XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendibururi igorri zion sarrera gutunaz berriz, euskal prosaren antologian behintzat zatitxo bat betetzeko merezimenduak eginak dituela dio Mitxelenak.

Larramendiren idazkera aztertu duen ikerlaria den Joseba Lakarrak dioenaren arabera, testuetatik ageri den prosari, zoragarria eta erabat zaindua deritzo, izatez gustokoa; makina bat bezala, gauzak zein bere leku egokian, oso oso zaindua izan omen zen Larramendi idazterakoan.

Akaso hurrunegi joatea bada ere, ez du XX. mendera arte beste inor somatu hitzei horrenbeste buelta ematen, horrenbeste esanahi ateratzen eta hain jator atera nahian saiatzen 26 LAKARRA, J. A.: Mahai Ingurua. Gaia: Manuel Larramendi. Partaide: Joseba Lakarra eta Patxi Altuna jaunak, Manuel Lekuonaren hitzaurreaz. Larramendiren omenezko hamabostaldia. Andoain, 1985.eko urria..

Nahiz jorratzen dituen gaiak, sermoiak eta beste, nolabait esatearren barrokoxeagoak izan, P. Altunak ez du sarritan esan izan den bezain idazle ona ikusten Larramendirengan.

Maila haundiko euskara lantzera iritxi bazen ere, andoaindarraren euskara gogor xamarra iruditzen zaio Mendiburu eta Kardaberazenaren aldean.

Ez omen du hizkera errexegia 27 ALTUNA, Patxi: Mahai ingurua. Gaia Manuel Larramendi. Partaide: Joseba Lakarra eta Patxi Altuna jaunak, Manuel Lekuonaren hitzaurreaz. Larramendiren omenezko hamabostaldia. Andoain, 1985.eko urria..

Bestalde, Larramendiren ikerlari den azken honen erizpideari jarraituz, Salamanca eta Baionatik Loiolara egindako erretiroan berreuskalduntzearen premian gertatu zen.

Larramendik berak aitortzen digu azaletik bederen hiztegiko hitzaurrean: garai hartako hainbat fraile, apaiz, jesuita eta orohar ikaslek, urte luzetan Euskal Herritik kanpo ikasketak egin eta gero etxeratzean, mutikoskorretako euskara zeharo ahazturik zekartela, eta hain zuzen berari ere gauza bera egokitu zitzaiola.

Hala, berreuskalduntzearen teoria hau aurrera eraman ahal izateko, zenbait xehetasun froga aurkezten ditu ikerleak: Loiolako liburu zaharretako batean, 1734. urteko barne egunkarian, irakur daitekenez, jesuiten etxe honetan 10 hilabete zeramatzala Hoy ha predicado el P. Larramendi en bascuence el primer sermón de su vida.

Honetxek, zera pentsatzera eramango luke, alegia 3. probantza egitera ez zutela betidaniko usarioz Euskal Herrira bidali, edo eta bidali bazuten ez zuela euskarazko sermoirik eman.